Gaurkoan Burlatako Larratz dantza taldearen bigarren urtearen ospakizunaz hitz eginez hasiera eman diogu saioari eta bai eta Burlatako euskal kultur agendari eta Euskalerria irratiaren agendari ere gustura ekin diogu.
2 KATU

"2 Katu" adiskide diren bi pertsonairen burutazioak biltzen dituen hileroko irratsaioa da. Lotsarik gabeko saioak dira, libreki eta umoretik sortutakoak. Euskaraz, noski. Ta nola ez, Burlatan lan eta bizi diren euskaldunen bozgorailua ere bada, izendatzen dena soilik existitzen dela badiote, Burlatan euskaraz izendatzen den edozein artefaktuk hemen izango baitu bere erresonantzia.
"Bi Katu" es un programa de radio mensual que recoge las ocurrencias de dos personajes amigos. Son sesiones irreverentes que surgen de forma libre y humorística. Naturalmente, en euskera. Y, como no podía ser de otra manera, es el altavoz de las personas euskaldunes que viven y trabajan en Burlada; si dicen que sólo existe lo que se nombra, cualquier expresión, sea del tipo que sea, que se nombre en euskera en Burlada tendrá aquí su resonancia.
20 Urriko Hiru Katu eta uda amaitu da!
Bestalde zangotzan Nafarroa oinez bere abesti polit eta xelebrearekin dantzatuko dugu, bidenabar dantzatzen eta saltoka jarraitzeko PiLT rock musika taldea berriz ere, sei abestiko diska berriarekin datorkigu, eta fusio berri honekin gozatuko dugu.
19 Ekaineko Hiru Katu eta oporretan goaz!
Zer eta ekaineko HIRU KATU saioarekin gero arte esango dizuegu, Iraila arte! izan ere oporretan goaz, baina lasai,saio honetan modu onean agurtuko ditugu gure entzule maiteak, nola eta horrelaxe bada, lehendabiziko: Burlatako Blackrouseko 33. garren urteurrena eta kontzertu sala berriari buruz mintzatuko gara, ondoren Repercusión Iruñeako Gaztelu...
Gaurko programa oso berezia izan dugu, zer eta Burlatako Euskalerria peinan egiten den Maiatza Rock ekitaldeko antolatzaile bi: Iñaki Azanza eta Iñaki Santos izan ditugu gurekin batera Hiru katu berezi honetan.
17 Maiatzeko Hiru katu eta Lumak!
Maiatzeko Hiru katu saioa sorpresa berezi batekin hasi gara, zer eta gurekin Burlatako "Lumak" rock taldea izan dugu, egia esan ez dugu talde osoa bertan izan, baina bi partaide izan ditugu taldearen izenean: Maite Lampreabe eta Raul Clemente alegia; hala ere, besarkada bat bidali diegu bai Richar Muñoz, bai Iker Gorriz eta bai Jaime Zubiaurri.
Gure...
16 Apirila eta Euskara!
Oraingoan euskara ikasteko dauden ekitaldi eta proiektuen inguruan aritu gara, euskara ikasi eta mintzo "Euskara Kilikaren" bidez, bai "Elaide" edo eta "Mintzodromoa ere goxo goxo, gainera, euskal agenda ezagutu dugu, bai Euskalerria irratiaren agendaren bidez eta bai Elaideren agendaren bidez, batzuetan Karrikiri elkartean ere aurki ditzakegu...
15 Martxoko Hiru katu Goazen Korrika!!
Gure aurreko programan egon zen Haizeak azaldutako Errigora proiektuan orain bataz beste "Eskutik -Eskura" kanpaina hasi dela eta informazio asko ekarri dugu programara gure entzuleek parte har dezaten.Azkenik, aurtengo Korrikaren abestia entzun dugu: "Harro Herri" lemapean eta ibilbideak ezagutarazi ditugu, bai eta Burlatan noiz pasatuko den eta...
14 Otsaileko Hiru katu eta Errigora!!
Gaurko hileroko saioan Errigorako Haizea izan dugu gonbidatu hiru katun eta ederki asko azaldu digu Errigora elkarteari buruz eta baita bertan egiten dituzten kanpaina eta hauen helburuei buruz ere. Nafarroko Hegoaldean nola laguntzen dioten euskarari, ikastolei eta euskaltegiei toki produktuak erabiliz, benetan maitemindurik gelditu gara...
Urtarrileko programa grabatu genuen baina arazo teknikoak izan genituen eta grabaketa ez zen zuzen atera, hala ere gure Katukide berriaren berri emateko artikulu hau prestatu genuen.
12 Hiru Katu berezia Olentzerorekin
Gaurko saioan eguberrien inguruan aritu gara solasean, eguberritako hitz orduak aipatuz eta eguberriak munduan zehar nola ospatzen diren eta zer ohiturak dauden ezagutu ditugu.











