15 Martxoko Hiru katu Goazen Korrika!!

07.03.2024
Programa honetan gai ezberdinez aritu ginen: Alde batetik martxoaren 8an nazio arteko emakumearen eguna dela eta gaur egun eta aitzinean emakumearen errealitateari buruz hitz egin genuen, bai eta aurtengo aldarrikapenari buruz ere , beste batzuen artean noski, azpimarratu beharrekoa: Zaintzak, norbera eta besteenganakoak hain zuzen ere.
Orain ere, aste honetan alegia, Burlatako pintxoen astea da eta horri buruz ere nahiko hitz egin dugu, pintxoak zein tabernetan aurki ditzakegun edo pintxoen kontura sari erakargarri bat lortzeko nola egin eta askoz gehiago ere.

Gure aurreko programan egon zen Haizeak azaldutako Errigora proiektuan orain bataz beste "Eskutik -Eskura" kanpaina hasi dela eta informazio asko ekarri dugu programara gure entzuleek parte har dezaten.Azkenik, aurtengo Korrikaren abestia entzun dugu: "Harro Herri" lemapean eta ibilbideak ezagutarazi ditugu, bai eta Burlatan noiz pasatuko den eta zeintzuk kilometro izango ditugun korrika egiteko; gainera, honakoan, Axular izango dugu protagonista eta zeintzuk diren aurtengo omenduak ere kontatu dugu gaurko saioan, beraz adi egon entzule maitea!


                                             Ikonoa sakatu programa entzuteko

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar