14 Otsaileko Hiru katu eta Errigora!!

01.02.2024

Gaurko hileroko saioan Errigorako Haizea izan dugu gonbidatu hiru katun eta ederki asko azaldu digu Errigora elkarteari buruz eta baita bertan egiten dituzten kanpaina eta hauen helburuei buruz ere.  Nafarroko Hegoaldean nola laguntzen dioten euskarari, ikastolei eta euskaltegiei toki produktuak erabiliz, benetan maitemindurik gelditu gara Errigorarekin eta bere proiektuekin.

Hilero bezala otxaileko euskal jarduerak aipatu ditugu Euskalerria irratiko agenda eta Karrikiriko agenda oinarritzat harturik.

https://euskalerriairratia.eus/agenda/   https://www.karrikiri.eus/agenda/

Robertok  Durangon otxaialren 24an izango den "40 minutu Rock" jaialdiari buruz hitz egin du, bertan zein musika taldek parte hartuko duten kontatuz eta hauen artean Antton gure katu kide ohiaren talde kuttuna entzun dugu, "Ibildebi" eta bai eta abesti bat berari eskeini ere.

Amaitzeko otsaileko ihauteriak direla eta otsailaren 12 tik 16 ra izango den ihauteri astean hiru jarduera proposatu dizkigu Burlatako udaletxeko euskara sailak Dindaia fundazioa, Nafar Gobernua eta Burlatako Udaletxearekin batera.

Hau guztiarekin agurrak eta Martxorarte!


                                           Ikonoa sakatu programa entzuteko

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar