2 KATU

"2 Katu" adiskide diren bi pertsonairen burutazioak biltzen dituen hileroko irratsaioa da. Lotsarik gabeko saioak dira, libreki eta umoretik sortutakoak. Euskaraz, noski. Ta nola ez, Burlatan lan eta bizi diren euskaldunen bozgorailua ere bada, izendatzen dena soilik existitzen dela badiote, Burlatan euskaraz izendatzen den edozein artefaktuk hemen izango baitu bere erresonantzia. 

"Bi Katu" es un programa de radio mensual que recoge las ocurrencias de dos personajes amigos. Son sesiones irreverentes que surgen de forma libre y humorística. Naturalmente, en euskera. Y, como no podía ser de otra manera, es el altavoz de las personas euskaldunes que viven y trabajan en Burlada; si dicen que sólo existe lo que se nombra, cualquier expresión, sea del tipo que sea, que se nombre en euskera en Burlada tendrá aquí su resonancia.

Hiru katuri hasiera eman diogu Abenduko kultur agendarekin, bertan Jon Maiak silvio rodriguezekin batera egindako abestia entzun dugu eta Laban egingo den "Kantu berri bat" diskaren aurkezpenari buruz solastu gara. Ondoren Hordago! dinamika ezagutu dugu honek Erribera euskararen ofizialtasunaren barruan ikusteko aldarrikatzen du eta euskara...

Berriz ere abiatu gara ! Urriaren hasierarekin batera martsan jarri dugu Hiru katu saioa eta udara guztia pasata piztu ditugu mikrofono, soinu makinak eta ON seinalearekin batera berriz ere Hiru katuren ahotsa etxe, kale eta toki guztietan barrena barreiatu dugu.

Elkarrekin Haziz elkartea hezkuntzaren profesionalen taldea da, formakuntzan eta umeen zaintzan eskarmentu handikoa. Talde honek hezitzaile baten etxean 0-3 urtetako bitartekoei egokitutako zerbitzua eskaintzen du. Bertako kide Maitane Domench, elkarteko koordinatzaile ohia, eta Lorea Molina, Burlatako Amets etxeko hezitzailea, izan ditugu gaurko...

2023 urteari ongi etorria eman diogu Hiru Katuren hirugarren saio honetan, umoretsu eta alai. Bazkari, afari eta bestelakoen gehiegikeriaz murgilduta egon garen garaiotan, miresten dugun herri egitasmo bati ahotsa eman diogu: Errigora, euskara, elikadura burujabetza, auzolana eta Nafarroako erdialdia eta hegoaldea batzen dituen proiektu zoragarria,...

Hiru Katuren bigarren saio hau gabonetako emanaldi berezia izan da. Iruñerriko euskal kultur, musika eta arte adierazpenen abenduko emanaldiak aletu ditugu. Tarte berezia, ordea, Euskaraldiari eskaini diogu, Burlatan ariketa sozial honek izan duen presentziari. Ariketak izan dituen dinamikak eta ekintza ezberdinak Igonerekin, Burlatako...