13 Urtarrileko Hiru katu eta katukide berria!!

01.02.2024

Urtarrileko programa grabatu genuen baina arazo teknikoak izan genituen eta grabaketa ez zen zuzen atera, hala ere gure Katukide berriaren berri emateko artikulu hau prestatu genuen.

 Eneko da gure katu kide berria, Axularreko bazkide sutsua, irrati zalea eta euskara asko maite duena halegia, gu pozez zoratzen berriz ere Hiru katu garelako eta Antton joan zenetik haren hutsunea betetzeko bila eta bila aritu ginelako.

Oraingoan gure katukidearen estreinaldia eta baita bere amaren urtemuga zela eta  haren amari Zea mais en Zilbor estea  abestiarekin omenaldi txiki bat egin genion.

 Urtarrileko Euskal Herria irratiaren eta karrikiriren euskal jarduerak aipatu eta haien artean batzueri buruz hitz egin genuen.

Amaitzeko, urtea ongi hasteko "tip" edo proposamen batzu eman genituen, asko zirenez hoietatik 7 bat aukeratu genituen eta horien inguruan aritu ginen.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar