9 HIRU KATU: Urrian denok Nafarroa Oinezera! 

03.10.2023

Berriz ere abiatu gara ! Urriaren hasierarekin batera martsan jarri dugu Hiru katu saioa eta udara guztia pasata piztu ditugu mikrofono, soinu makinak eta ON seinalearekin batera berriz ere Hiru katuren ahotsa etxe, kale eta toki guztietan barrena barreiatu dugu.

Oraingoan berriz hiru katuren ordez bi katu gelditu gara, gure bihotzeko Anttonek gai pertsonalak direla eta ezin izango baitu gurekin programan jarraitu; utzitako hutsa asko sentituta ere jarraitu beharra dugu eta hala Roberto eta biok esan bezala hasiera eman diogu gure bederatzi garren Hiru katu programari.

Oraingoan Nafarroa Oinez dugu gai nagusi, urriaren 8an Etxarri Aranatzen izango den ikastolen elkarteak sortutako festa hain zuzen ere ; bertako inforamzioa jaso dugu zuei kontatzeko, zenbat gune izango diren, ze ekitaldi eskeiniko diren bertan, musikari, dj, pailazo eta abar guztia.

Andra Mari ikastolak "Hotsein" lema aukeratu du aurtengo Oinezerako eta lema honen inguruan sortu dituzte, bideo klipa eta sare sozialetan jarritako bideo mezuak. Bestalde Oinez abestian Joseba tapiak, Tapia eta Leturiako partaideak sortu du musika, hitzak berriz Maddalen Arzallusek .

Bertan euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen da.

Zenbait komunikabideetan ere hotsein lema zabaldu dute, euskalerria irratian, ETBn...

Esan beharra da ere, asteburu osoan izango direla ekitaldiak, bai larunbatean 7an eta bai 8an ere, asteburu osoan zehar adin guztiei zuzendutako proposamen ugari izango dira.

Euskaren inguruan ere, Burlatako Euskara eta Migrazio zerbituzuek urrian antolatutako ikastaroari buruz hitz egin dugu, "Euskara Zero" da urteoro euskara zerotik ikasten hasteko aukera paregabea eta urriaren 3 tik azaroaren 28ra izango den ikastaro honetan AEKak, alfabetaze euskalduntze kordinakundeak bere laguntza eskeintzen du klaseak emateko.

Mintzapoza, noiznahi, nonahi eta edonorekin praktikatzeko ,Mintzakide izateko eta Mintzalagun izateko izen emate epea ireki da; Orain da urrian izena emateko epea eta honi buruz ere solasean izan gara; Robertok Mintzalagun izandako esperientzia partekatu digu eta honen inguruan beste urtetan mintzalagun izandako momentuei buruz hitz egin dugu.

Ondoren Robertok Liher taldeko goraberak eta orain behin-behineko agurraren berri eman digu, 8 urtez elkarrekin egon ondoren atseden alditso bat hartzeko garaia iritsi zaie eta Robertok den dena egunaratu digu.

Anker musika taldearen bigarren lanari buruz ere hizketan aritu gara, ez ote du ba Latzenen kutsu pixka bat ? Heavy metal musika egiten duen talde honen single aurkezpena ere ezagutu dugu eta bukatzeko hileko Euskal Agenda ere jakinarazi dugu, antzerki, kontzertu, umore eta bertso artean Atarrabiako jaiakin batera agurtu dugu Urriko Hiru Katu saioa, Azaro arte entzule maiteok!

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar