29. 2Katu eta azaroa Euskal kulturaz blai!
"Gau Beltzaren" ospakizuna hurbil dugula eta, Ene kantak-en "Arimen gaua" musikarekin hasi dugu azaroako 2Katu saioa.

"2 Katu" adiskide diren bi pertsonairen burutazioak biltzen dituen hileroko irratsaioa da. Lotsarik gabeko saioak dira, libreki eta umoretik sortutakoak. Euskaraz, noski. Ta nola ez, Burlatan lan eta bizi diren euskaldunen bozgorailua ere bada, izendatzen dena soilik existitzen dela badiote, Burlatan euskaraz izendatzen den edozein artefaktuk hemen izango baitu bere erresonantzia.
"Bi Katu" es un programa de radio mensual que recoge las ocurrencias de dos personajes amigos. Son sesiones irreverentes que surgen de forma libre y humorística. Naturalmente, en euskera. Y, como no podía ser de otra manera, es el altavoz de las personas euskaldunes que viven y trabajan en Burlada; si dicen que sólo existe lo que se nombra, cualquier expresión, sea del tipo que sea, que se nombre en euskera en Burlada tendrá aquí su resonancia.
"Gau Beltzaren" ospakizuna hurbil dugula eta, Ene kantak-en "Arimen gaua" musikarekin hasi dugu azaroako 2Katu saioa.
Oporretatik bueltan eta udazkena gurekin dugu, berarekin batera Udazken solidarioa, Udazkena Blues, Laba ere ireki berria eta Mintza praktika taldean izena emateko garaia.
Musika zuzenean 15 urteurrena,Nafarroa Oinez oraingoan Paz de Ziganda ikastolan, Antzerki Aroa ,Cobra taldearen single berria entzungo dugu, eta nola ez, gure agenda! goazen ba!
Ekaineko saio honetan iraila arte agurtu eta ekaineko San juan suei buruzko artikulu bat irakurriko dugu, bertan mitologian San Juanetako suak nondik datozen eta nola sortu diren kontatuko dizuegu, Burlatako ekaineko agenda ere izango dugu eta hau gutxi balitz Araban euskaraz jardueraz arituko gara, aniztasunaren eguneko jaialdia aipatuko dugu, bai...
Hilabete honetako saioan bi gonbidatu berezi izan ditugu, Maider Sukuntza burlatako euskara teknikaria eta Amaiur Guindeo Burlatako euskara zinegotzia maiatzaren 15tik 25 era izango den 4 garren Euskaraldiari buruz hitz egiteko.
Hilabete honetako Hiru katun jarduera kultural pila batetaz arituko gara, euskara jarduerak eta bai eta beste batzu erdaraz, bai erdaraz, oraingoan, izan ere Burlatako Euskalerria peñak bere hilabete kulturala ospatzen du eta hori dela eta kontzertuak, liburu aurkezpenak txarangak eta gehiago izango ditugu Burlatan.
Hiru Katu saio honetan emakumearen nazio arteko eguna zela eta gure saioaren bidez emakumearen eguna omendu nahi izan dugu saioaren sarrera Begoña Zabaletak idatzitako olerki gazi gozoarekin. Emakumeek historian zehar egin dituen lorpenak ere azpimarratu ditugu gaur egun arte eta hainbat eta hainbat emakumek feminismoaren hasiera nola markatu zuten...
Hilabete honetako programan berri pila izan ditugu urteari kaixo esan eta lurrari esnatzeko eskatzeko; makilkadaz-makil lurra kolpatuz lurra esnatuz eta emakumearen bortizkeriari oihu egingo diogu eskubideak aldarrikatuz Maialen Lujambio bertsolariak, La kora Bilboko koralak eta bai Maddalen arzallusek egin zuen bezala Agedaren eta bortizkeria jaso...
Hil honetako saioan agenda orokorrik ez genuen baina hala ere gauza asko aipatu ditugu, abenduko ekitaldi batzuk, euskeraren eguna, Durangoko azoka eta gune berriak bertan, Ezpalak musika taldearen aurkezpena eta kokain ere bueltan berriro azokan bertan.
Gaurkoan Burlatako Larratz dantza taldearen bigarren urtearen ospakizunaz hitz eginez hasiera eman diogu saioari eta bai eta Burlatako euskal kultur agendari eta Euskalerria irratiaren agendari ere gustura ekin diogu.
Bestalde zangotzan Nafarroa oinez bere abesti polit eta xelebrearekin dantzatuko dugu, bidenabar dantzatzen eta saltoka jarraitzeko PiLT rock musika taldea berriz ere, sei abestiko diska berriarekin datorkigu, eta fusio berri honekin gozatuko dugu.
