Cara A Cara Aurrez Aurre programan mota guztietako gaiak lantzen dira, beti gonbidatu batekin.
Programa hau gaztelaniaz edo euskaraz egingo da, hitz egitera, azaltzera eta ezagutza ekartzera datorren pertsonaren arabera.
Programa honetan arteari, musikari, diseinu grafikoari, multimediari, gastronomiari, hezkuntzari, folkloreari, psikologiari, literaturari, filosofiari eta, are gehiagori buruz solas egingo dugu, baina hori bai, beti profesional baten ahotik entzunda.
Aurrez aurren ikasiko dugu inguruan dugunaz, kezkatzen gaituenaz, gustatzen zaigunaz; era guztietako pertsonak ezagutuko ditugu, beren mundua gurekin partekatuko dute eta programa bakoitzean ezagutzen ez genuena ezagutuko dugu, pixka bat gehiago jakinda oheratuko gara programa egunetan.
Jimi Hendrixek esan zuen bezala: ezagutzak hitz egiten du, baina jakinduriak entzun egiten du eta programa honetan hitz egin eta entzungo dugu eta agian, gero eta gehiago pixka bat jakintsuagoak izango gara..