4 HIRU KATU Inauteriez, "La Isla de Delos" Rockshow-az eta lore zein landareez Izan Goñirekin
Gaurkoan gutariko askoren identitatea bete-betean jotzen duen gai baten inguruan hitz egin dugu. Natura esnatzeaz, mozorroez edota gure herriari bjruz hitz egin dugu, baina batez ere irreberentziaz, bihurrikeriaz eta ongi pasatzeaz jardun gara. Gaurkoan inauteriei buruz hitz egin dugu! Urtarrilarekin batera iritsi da inauteri garaia. Maskaradak eta kaskarotak martxan dira, baita beste zenbait inauteri goiztiar ere. Data nagusiak, ordea, otsailean izango ditugu aurtengoan. Otsailaren 16an izango da Ostegun gizen eta 21ean Inaute asteartea. Inauteri garaiko hainbat festa zerrendatu ditugu: Zalduondoko Markitos; Unanuko Mamuxarroak; Mundakako Atorrak: Lantzeko Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak; eta, nola ez, Burlatako Martingala. Bertan, Aierbeko Lukas atxilotu eta epaitu egin ohi dugu. Inaute astelehenean, Aierbeko Lukasen harrapaketa egoten da. Ondoren, asteartean urkatu, eta sutan erretzen dugu eta, bien bitartean, oihu-zalaparta handia eta Joasikeroen dantzak izaten dira. Saioaren bigarren herenean "La Isla de Delos Rockshow" Jaialdiari buruz jardun gara, otsailaren 18an, larunbatarekin, Burlata Kultur Etxean burutuko den herriko rock taldeak babesteko jaialdiari buruz, hain zuzen. Eta udaberria noiz ailegatu zain garen honetan, urtaro honekin batera loratzen den bizitzari buruz aritu gara gure herriko lorazain maitatu batekin: Izan Goñi izan dugu gurean, San Frantzisko kaleko 21 zenbakiko Garralda Lora-dendako lorazaina. Izanekin lore eta landareen ezaugarriak aletu, hauek zaintzeko teknikak, lorak aukeratzen gakoak eta kontutan hartu beharrekoak, Burlatarren lora eta landareen lehentasunak eta beste hainbat kontuen inguruan aritu gara, solasaldi loratsu eta alaiean. Izanek euskarari kolore zein lore anitzez hornitutako loreak oparituko lizkiokeela ere esan digu eta hori bera da gure entzuleei gaurkoan oparitu nahi dieguna: lorez eta kolorez osotutako euskarazko saio marabillosua. Mila esker Izan zure ezagutza eta jakituria gurekin partekatzeagatik, Izan! Martxoko lehenbiziko astean ikusiko dugu berriz elkar. Hurren arte!

Ikonoa sakatu saioa entzuteko.
