25. Apirileko Hiru katu eta Hilabete kulturala !
Hilabete honetako Hiru katun jarduera kultural pila batetaz arituko gara, euskara jarduerak eta bai eta beste batzu erdaraz, bai erdaraz, oraingoan, izan ere Burlatako Euskalerria peñak bere hilabete kulturala ospatzen du eta hori dela eta kontzertuak, liburu aurkezpenak txarangak eta gehiago izango ditugu Burlatan.
Bestalde euskara zero, euskaraldia, mintzodromoa izango ditugu mintzagai besteen artean.
Udaberri Bluseko bi kontzertu aipatu ditugu gero Robertok berak bere programan Mi tiempo rock saioan sakoneraz haiei buruz hitz egingo dituenak hain zuzen ere.
Haurrentzako txokoa ere gorde dugu Hiru katu saioan Ostirala iritsi da kantatuz! Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin.
Latzen talde mitikoa bueltan dugu eta hauei buruz historio polita izango dugu Robertoren bizipenarekin lotuta, eta hauek musika talde gehiagoren artean, ez ezazu galdu gure hileko Hiru katu saioa!! umore onean aurrera goaz!!

klikatu hemen entzuteko


