21.Azaroko Hiru katu saioan: Iruñaldia, Gora Gora Fest, agenda,Irati pelikula....
Gaurkoan Burlatako Larratz dantza taldearen bigarren urtearen ospakizunaz hitz eginez hasiera eman diogu saioari eta bai eta Burlatako euskal kultur agendari eta Euskalerria irratiaren agendari ere gustura ekin diogu.
Tartean Errigorako udazkeneko "Euskarari Puzka, Nafar Hegoaldeko uzta" kanpaina aipatu dugu, zein diren saski motak eta bertan zer gauza goxo aurkitu ditzakegun aipatu dugu.
Iruñaldia eta Gora Gora fest jaialdiez mintzatu gara, bata herriz herri euskal ekitaldiez josita eta bestea euskal artea eta musikaz blai, euskal txokoetatik eta herriko plazetan giro onean haurren eta helduentzako plana.
Irati euskal filma Primeran euskal plataforman jarri dutela aipatu dugu sari desberdin jasotako euskal parajetan grabatutako filma liluragarria.
Azkenik 2022 urtean bueltatutako Delirium tremensen abesti berria, "Kafe usain hura" entzuteko aukera izan dugu eta honekin batera agurtu dugu gaurko Hiru katu saioa.


klikatu hemen entzuteko