11 Hiru katu: Abenduko kultur agenda eta Durangoko azoka, Labako Jon Maiaren disko aurkezpena, Hordago! Dinamika, korrikaren aurkezpena, Hatortxu Rock, Gora gora fest!

29.11.2023

Hiru katuri  hasiera eman diogu Abenduko kultur agendarekin, bertan Jon Maiak silvio rodriguezekin batera egindako abestia entzun dugu eta Laban egingo den "Kantu berri bat" diskaren aurkezpenari buruz solastu gara. Ondoren Hordago! dinamika ezagutu dugu honek Erribera euskararen ofizialtasunaren barruan ikusteko aldarrikatzen du eta euskara ofizialtasunez Nafarroa osoan izan dadila.

Datorren urterako Korrikaren  aurkezpena ezagutu dugu eta baita bere lema: Harro Herri eta lema honen zergatia.

Besteak beste, Hatortxu Rock abenduaren 16an izango den jaialdiari buruz aritu gara, bertan zein taldek parte hartuko duen, eta jaialdiaren antolakuntzaz hain zuzen ere.

Bukatzeko Gora Gora Fest! Azaroaren 3 tik abenduaren 10a bitarte dagoen Nafarroako 52 Herritan izango den Euskal ekitaldia ere gai izan dugu eta honen guztiaren ekitaldi programa jakinarazi dugu mikrofonoaren aurrean.

Pulsa en el icono para ir al programa | Ikonoa sakatu programa entzuteko

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar